INNGUMA eguneratu egingo da bi agente berrirekin: Reminder eta Search Wizard
· Innguma · 1 min irakurtzeko
Search Wizard-ek Search Engines zaharra ordezkatuko du, hainbat nobedaderekin eta egonkortasun gehiagorekin. INNGUMA konektatu dugu datu base nagusiekin zein esparru desberdinetako bilaketa motoreekin (albisteak, patenteak, zientzia-artikuluak, multimedia, etab.) bertako eduki guztiak erabiltzaileei ekartzeko. Gainera, orain arteko gure prozedura aldatuz, agente berriak teknologia berriak erabiltzen ditu, eta horrek egonkortasun handiagoa eskaintzen du, beste abantaila batzuekin batera: emaitzak prebisualizatzea edo operadore eta taxonomiak erabiltzea.
Bestalde, Reminder agentea daukagu, gogorarazpen modura funtzionatzen duena, erabiltzaileari ahalbidetuz abisu periodikoak sortzea orrialde jakinak bisita ditzan.
Ezin dizugu gehiago kontatu bide honetatik, baina agente berriak zuzenean ezagutu eta probatu nahi badituzu, ez duzu INNGUMAren demo bat eskatzea besterik, eta tresna erabili ahal izango duzu doan hilabetez. Gainera, gurekin harremanetan jarri ahal izango zara INNGUMAren edo adimen lehiakorraren inguruko edozein zalantza argitzeko.