Ezagutu nahi dituzu INNGUMAren onura guztiak? Bisita gaitzazu BIEMHen

Data

Kategoria

Adimen lehiakorra eta zaintza teknologikoko sistemak gako garrantzitsua dira erabaki estrategikoak hartzeko prozesuetan, ahalbidetzen digutelako kalitatezko informazioa izatea enpresa baten sektorearen eta ingurunearen gainean.

Adimen lehiakorreko gure tresna, INNGUMA, diseinatu dugu informazioa kaptatu, prozesatu eta aztertzeko.  Enpresa ehunean adimen eta zaintzako unitateak sortzea errazten du, baliabideen kudeaketa hobetuz.

 

Enpresak software honen onuretara urreratzeko helburuz, INNGUMAk bere espazio propioa izango du Bienal Española de Máquina Herramienta (BIEMH) azokan, maiatzaren 28tik ekainaren 1a bitartean Bilbao Exhibition Centre-n (BEC).

 

Gure adimen lehiakorreko adituek zuzeneko erakustaldiak eskainiko dituzte INNGUMAren funtzionamenduaren gainean, IK4-IDEKO zentro teknologikoak erakustazokan izango duen gunean, BEC-eko 1 pabiloiko B21 standean.

 

INNGUMAk aurkezten dituen abantaila guztiak in situ ezagutzeko aukeraz gain, interesa duten enpresek aukera izango dute egiaztatzeko nola tresnak laguntzen dien beraien adimen lehiakorreko plataforma propioa sortzen. Gainera, hiru hilabetez INNGUMA doan erabiltzeko lizentzia bat ere eskatu ahal izango dute.

 

Bi urtekoan zehar egingo diren erakustaldietan parte hartzeko, ezinbestekoa da hitzordua eskatzea formulario honen bitartez.

 

Ez ezazu aukerarik galdu INNGUMA ezagutzeko, informazioaren eta komunikazioaren puntako teknologietan oinarritutako sistema modular eta eskalagarria, laguntzen duena I+G+i-ko proiektuak behar bezala orientatzen.

LOTUTAKO
artikulu
gehiago

No se ha encontrado post relacionados.