Jada kalean da INNGUMAren 3.0 bertsioa

Data

Kategoria

Jada kalean dira Androiderako eta iOSerako gure aplikazio berriak, eta hori eginda amaitutzat ematen dugu INNGUMAren 2.5 bertsiotik 3.0 bertsiorako jauzia, nobedade eta funtzionaltasun ugarirekin.

Hauek dira bertsio hauen artean INNGUMAn gehitu diren funtzionaltasun nagusiak:

  • Aplikazio berriak iOSerako eta Androiderako: Kaleratu berri ditugu iOSerako (iPhone & iPad) eta Androiderako (mugikorrak eta tableta) jatorrizko aplikazio berriak, eta horiekin INNGUMAren erabiltzaileek gailu horietatik lan egin ahal izango dute interfaze atsegin eta egokitu bat erabiliz. Hala, monitorizazio estrategia guztiak kontsultatu daitezke edozein lekutatik eta edozein gailutatik.
  • Informazio iturrien katalogoa: Katalogoa egiteko, informazio iturriei dagokienez gaur arte egindako guztia aztertzen dugu eta metodologia guztiak baloratu, INNGUMAren kasurako egokiena aukeratzeko. Gainera, egiaztatutako edukien gaineko 2000 informazio iturri baino gehiago biltzen dugu (gaztelaniaz eta ingelesez), ezaugarritzen ditugu bilaketa eta aukeraketa errazteko, interfaze erraz eta intuitibo batean txertatzen ditugu.
  • Etiketak jartzeko sistema berritua: Bertsioa aldatzearekin batera, etiketak jartzeko sistema berria ere jarri dugu martxan. Sistema berri horrekin informazioaren sailkapen transbertsala egin daiteke, eremu desberdinetako alarmak erlazionatuta.
  • Hedapenerako plataforma batzuekin bat egitea: INNGUMA Newsvine, Scoop.it, Buffer, Diigo eta Delicious plataformekin bat egin dugu, eta horrela edozein lizentzia motatik informazioa hedatu daiteke plataforma horietara.
  • Nabigatzailearen luzapenak Chromerako eta Operarako. Orain are azkarrago eta errazago bidali daitezke edukiak INNGUMAra. Luzapen berriekin, klik bakarrean bidali daiteke edozein eduki INNGUMAra, eta informazio mota guztiak leku berean jaso.
  • Hobekuntzak erabilgarritasunean: Nabarmen hobetu da INNGUMAren erabilgarritasuna. Item aukeraketa bat baino gehiago egin daiteke batera, eta hainbat ekintza azkarrago egin, esaterako, kopiatu/itsatsi eta karpetak sortu, eta ekintzen jakinarazpenak pantailan erakutsi ere bai, besteak beste.

 

Hori dena gutxi iruditzen bazaizu, , eskatu demo bat eta ikusi zuk zeuk zer funtzionaltasun eskaintzen dizun INNGUMAk. Gainera, Adimen Lehiakorreko proiektuarekin lagundu diezazukegu, gurekin harremanetan jartzen bazara.

 

LOTUTAKO
artikulu
gehiago

No se ha encontrado post relacionados.