UNE 166006 arauaren hirugarren edizioa

Data

Kategoria

Bi aste pasatu dira azaroaren 15 eta 16an UPV/EHUren Bizkaia Aretoan ospatu genuen Visio 2018 hitzaldia itxi genuenetik. Bi egunak bete-beteak izan ziren, eta bertan gure jarduera garatzen jarraitzeko ikasketa eta ideia berriak jaso genituen.

Hitzaldi guztietan atera ziren ideia interesgarriak, baina post honetan hitzaldi bat nabarmendu nahi dugu: AENOReko  Gerardo Malvidok eskaini  zuena. Dagoeneko hirugarren edizioan dagoen UNE 166006:2018 arauaren eguneratzeaz aritu zen. I+G+i-aren Kudeaketa eta Zaintzarako sistema adimendunen inguruko arau honen helburua da erakundeei laguntzea bere ingurunean ematen diren aldaketei aurre hartzen, horrela arriskuak murriztu, aukerak baliatu, hobekuntza lerroak identifikatu edo kolaboratzaile berriak identifikatzeko, beste batzuen artean.

Gerardok bere hitzaldian esan bezala, arauaren hirugarren edizioak berrikuntza garrantzitsuak dakarzkio Zaintza Teknologikoa eta Inteligentzia Lehiakorraren sektoreari, izan ere bere egitura eta edukiak lerrokatu dituzte zabalkunde handia duten beste arau batzuekin, besteen artean UNE-EN ISO 9001, UNE-EN ISO14001 edo UNE-EN ISO27001.

UNE 166006:2006 arauaren lehenengo edizioaren helburua zen proiektu, prozesu eta I+G+i sistemetan erabilgarri izango ziren ideiak sortzea, ondoren produktu, zerbitzu edo prozesu berriak jaio zitezen. Bigarren edizioa 2011 urtean iritsi zen eta bere helburuen artean jaso zuen Inteligentzia Lehiakorra, ulertuz horrek barne hartzen duela negozio, lehiakide eta erakundea beraren inguruko informazio estrategikoa aztertu, interpretatu eta jakinaraztea.

2018ko hirugarren bertsioan eduki batzuetan sakondu eta eskakizunak sinplifikatu dira, eta aspektu berriak erantsi zaizkio. Horien artean, honakoak nabarmentzen ditugu:

  • Bertsio berria bat dator beste kudeaketa sistema batzuen goi mailako ISO egiturarekin, UNE-EN ISO 9001 arauarekin adibidez, helburu hartuta aipatu sistema horien bateragarritasuna bermatu eta bere ezarpena eta integrazioa samurtzea.
  • Eskakizun modura zehazten ditu arrisku eta aukerei aurre egiteko ekintzak negozio-ingurune, lehiakide eta erakundearen beraren inguruko informazioa batu eta aztertzeko prozesuaren etikari dagokionez.
  • Jarraibideak eskaintzen ditu zaintza sarean inteligentzia egiteko, hau da, zeregin horiek erakunde desberdinetakoak diren inteligentzia-nodo desberdinen arteko elkarlanean egiteko aukera aztertzen du.
  • Azken eguneratzean, bateratu egin dituzte zaintza eta inteligentzia kontzeptuak, arreta guztia jarri dezagun bateratutako prozesu baten, horrek erraztu egingo duelakoan erabaki estrategiko zein operatiboak hartzea.  Horrela, ezabatu egin dira Teknologikoa eta Lehiakorra hitzak, ulertzen baita zaintzak barne hartzen duen eremuak kontuan hartu behar dituela bestelako aldagai batzuk ere, besteen artean ekonomia, politika, ingurumena edo gizartea. 
  • Prozedura mailako eskakizunak berrantolatu dira produktu mota bakoitzaren arabera.
  • Prozesuaren deskribapen hobea: faseak, teknikak eta emaitzak.

Honako araua UNE normalizazio-erakundearen baitan berrikusi da, inplikatutako parte guztien parte hartze eta adostasunarekin

INNGUMA tresna ezin hobea da inteligentzia eta zaintza sistemak ezartzeko, ezinbesteko baldintza UNE 166006:2018 ziurtagiria lortzeko. Dagoeneko ziurtagiria jaso baduzu, bidean bazaude edo ziurtagiri hau jaso nahi baduzu, ez egin zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan doako demo bat eskuratzeko hemen. 

LOTUTAKO
artikulu
gehiago

No se ha encontrado post relacionados.