4 aholku Zentro Teknologikoetan Inteligentzia Lehiakorreko sistematika bat ezartzeko

Data

Kategoria

Erronka eta proiektu berriekin betetako urtea hasi dugu eta INNGUMAn aktore esanguratsua izatea nahi dugu zentro teknologikoetako Inteligentzia Lehiakorrean eta Teknologiaren Zaintzan.   

ZT/AL unitate bat abiaraztea ezagutza hauek behar dituen prozesua da: diziplina anitzetako ezagutzak, aurretiazko esperientziak eta prozesua ahalik eta eraginkorrena egiten laguntzen duten elementuak topatzeko eta motibatzeko trebetasuna. Gure bezeroei lagundu dien 5 puntu garrantzitsuenak jakinarazi nahi dizkizuegu:

1.- UNE 166002 eta UNE 166006 araudiak:

Garrantzitsua da UNE166002 araudia eta Espainiako normalizazio agentziak garatutako UNE 166006 araudia ezagutzea. Ziurtagiri biak eskuratzea garrantzitsua da zentro teknologikoetarako eta INNGUMA zentro batzuei ziurtagiria lortzen lagundu dien aliatu gakoa izan da.  Aurreko hilabetean UNE166006 arauaren azken eguneraketen gainean hitz egin genuen hemen.

Hauek dira araudion ziurtagiria izatearen onurak: I+G+b prozesuen optimizazioa, garatzeko bidean dauden teknologia berrien ezagutza, kontsumo jarrera berriak emanez… Arau hauen ziurtagiria izateak gainera hirugarrenekin egin beharreko kontratuetan edo lizitazioetan puntuazio hobeak lortzen laguntzen du.  Araudi hauen ziurtagiria lortu nahi izanez gero, AENOR da horretan aditua den agentzia bat.

2.- ZT/AL softwarea:

Post honetan azaldu bezala, software ezberdinak daude eta garrantzitsua da gure helburuetara hobeto egokitzen dena lortzea. Pentsatu zein behar daukazun eta hasi hornitzaile ezberdinekin harremanak izaten. Gurekin harremanetan jartzeko idatzi hemen.

3.- Zaintzako faktore kritikoak

Kritikoa da negozioan eragiten duten faktoreak zeintzuk diren ezagutzea eta identifikatuta izatea, artikulu honetan inteligentzia sistema baten inplementazio egokirako duten garrantzia azaltzen dugu.  Hausnarketa honetan azaltzen da zaintzako zein faktore kritiko (ZFK) diren jarraituak eta zeharkakoak eta zeintzuk diren ez hain jarraituak eta sailetakoak. Aukeratu ZFK-ak eta lotu estrategiarekin. Hobe da txikian hazi eta inteligentzia apurka-apurka zabaltzen joatea.

4.- Zentro Teknologikoen sarea

INNGUMArekin beste zentro teknologiko batzuetan egindako esperientzia batzuk ezagutzera gonbidatzen zaitugu: Koniker, Ideko, Ikerlan edo Tecnalia.

 

Zentro Teknologikoa bazara eta Inteligentzia sistema bat ezartzea pentsatzen ari bazara edo UNE 166002 eta UNE 166006 arauen ziurtagiria lortu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan inolako zalantza barik eta kontatu dauzkazun zalantzak. Gure esperientzia partekatuko dugu eta demoa dohainik gozatu ahal izango dugu.

LOTUTAKO
artikulu
gehiago

No se ha encontrado post relacionados.